-

ALBERT SALES
Albert Sales i Campos, politologoa eta soziologoa. Pompeu Fabra Unibertsitateko Politika eta Gizarte Zientzietako Departamenduko eta Gironako Unibertsitateko Zuzenbide Publikoko Departamenduko irakaslea izan da. Pompeu Fabra Unibertsitateko Kriminologia eta Sistema Penaleko Ikerketa Taldearen partaidea da. Ikerketak burutu ditu Kataluniako gizarte-bazterketa prozesuen inguruan eta Tangerreko pobrezia urbanoa eta lan-baldintzen inguruan. Bartzelonako hirian etxegabekoen inguruan bideratu diren azkeneko bi txostenak koordinatu ditu (2011, 2013). Oraintsu bukatu du izaera kualitatiboa duen zaurgarritasun sozialeko pertsonek elikatzeko erabiltzen dituzten bideen inguruko ikerketa bat. Bartzelonako Consell Municipal de Benestar Social-aren pobreziaren inguruko lan-taldea koordinatzen du 2009. urtetik.
-

CARMEN FORTEA
Gaur egun, pertsona zaurgarrien arretarako Departamenduko arduraduna da Bartzelonako Udalaren Bizi-kalitatea, berdintasuna eta kirolen Sailean. Horretaz gain, aldi baterako egonaldietako zentroetako (pertsona adinduak, tratu txarrak jasandako emakumeak eta etxegabeko pertsonak) eta haurtzaroaren sustapen eta partaidetzarako programaren arduraduna da. Bi zerbitzu horiek Bartzelonako Udalaren Gizarte Zerbitzuetako Sailaren esku daude.
Bartzelonako Udalak kaleratutako argitalpen batzuen egilea da, adibidez, "2007ko etxegabekoen arretarako udal-programa. Bartzelonako Udala (2007), "Bartzelonako Udalaren oporraldietako ekimenak haur eta gazteentzat 1979-1992" (1995) eta "Bartzelonako haurrek egiten duten plaza eta parkeetako erabilera" (1988).
-

DARÍO PÉREZ MADERA
Soziologia eta Gizartea Laneko ikasketak burutu ditu Dario Perezek. Madrideko Universidad Complutenseko gizarte Laneko irakaslea da. 2004an sortu zenetik Madrideko Samur Sozialeko zuzendaria da. 1989tik 2000 urterasan isidro Harrera Zentruko zuzendaria izan zen. 2000 eta 2003 urte bitartean Udalaren Boluntariotza Programa garatu zuen.
-

IÑIGO ESTOMBA
Iñigo Estomba Garin Gizarte Langintzan diplomatua (Deustuko Unibertsitatea) eta Antropologia Sozial eta Kulturalean lizentziatua da (Euskal Herriko Unibertsitatea). Familia-langilearen funtzioak, herritarren partaidetzarako teknikaria eta oinarrizko gizarte-langilea izan da Irun eta Donostiako Udaletan, eta, 2001 urtetik, arduraduna izan da Donostiako Udalaren Gizarte Ongizateko Zinegotzigoaren Gizarteratzeko Zerbitzuan. Horretaz gain, 2011 eta 2012. urteetan kide izan da Donostiako etxegabekoen zenbaketa burutu duen Kale Gorrian lan-taldean.
-

JOSÉ ANTONIO DE LA RICA
Psikiatra. Gaur egun autonomia-erkidegoko Koordinatzaile sozio-sanitarioa da, eta Buru Osasuneko Saila eta Osakidetzako erreferentea da.
Bere laneko ibilbidean elkar hartu ditu Bermeoko Ospitalearen gerentzia, Osakidetzako arreta psikiatriko eta buru osasuneko ardura eta beste klinikari batzuekin Bizkaiko buru-osasunaren Sareko Uribe Eskualdeko zerbitzuaren ardura. Bermeoko Ospitalea eta Bizitegi elkartearen arteko elkarlanean etxegabeko pertsonen buru-nahaste larrien arreta komunitarioko hastapenaren bultzatzailea izan zen.
Birgaiketa Psikosozialaren Euskal Elkarteko presidentea izan da (ASVAR), eta elkarte hori asko inplikatu da buruko nahaste larriak dituzten pertsonen birgaitze-paradigmaren bidetik eta estigma eta gizarte-bazterketaren kontra.
-

JOSEBA GAYA MANDALUNIZ
Bizkaiko Caritasen Etxegabeko Pertsonen Saileko arduraduna da 2004. urtetik. Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte Hezkuntzan Diplomaduna da. Euskal Gestalt Eskolako Gestalt Terapian Diplomaduna. Gizarte-bazterketa bizi duten pertsonen arloan lan egiten du 1998. urtetik. Bizitegiaren eta etxegabekoen aldeko BesteBi plataformaren bozeramailea da. Espainiako Caritasek egindako Nadie Sin Hogar kanpainaren koordinaziorako Lan Taldearen partaide izan da, eta elkarlanean aritu dira FACIAM, fePsh, BesteBi eta Xarxa d´atenció a persones sense llar erakundeak. Espainiako Caritas erakundearen Giza Eskubideen Maila Tekniko Mistoaren koordinatzailea da. Eapn Euskadiko Partaidetza Taldearen kide da. Onartu Lan Taldearen kidea da (etxegabeko pertsonen egoera eta udal- eta foru-arloko zerbitzuen inguruko 2011ko txosten teknikoaren lanketa). “Acompañándo…nos. Begirada, ekimen eta etxegabeko pertsonen laguntzaz jasotako proposamenak, Cáritas Española 2012” liburuaren egilekide izan da.
-

JOSEBA ZALAKAIN
Gizarte eta Informazioaren Zientzietan Lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (1991), eta Joseba Zalakainek lan egiten du Eguía Careaga Fundazioaren SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroan 1996. urtetik, eta zentro horretako zuzendaria da 2007. urtetik. SIISen partaide izan da pobrezia eta gizarte-bazterketa, mendekotasuna, zahartzea, ezgaitasun edo drogen menpekotasunen inguruko azterlanetan. Arlo horien baitan, ardura hartu du EAEko Gizarte Zerbitzuetako Mapa eta Plangintza Estrategikoaren garapenean, Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuetako Mapan, Gizarte Zerbitzuetako gastuaren inguruko prospekzio-ikerketa batzuetan eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren txostenetan. Pobrezia eta gizarte-bazterketaren alorrean, oraintsu partaide izan da diru-sarbideak bermatzeko politiken inguruko aktibaziorako azterlan batzuetan, haurren pobrezia eta etxegabekoen premien inguruko ikerketa batzuetan. Horretaz gain, SIIS osatzen duen taldearekin bat, argitalpen espezializatu batzuetan idazten du, adibidez, Zerbitzuan, Gizarteratuz Buletin dokumentalean eta erakunde horrek argitaratzen dituen zerbitzu eta dokumentuen produktuetan.
-

JUAN IBARRETXE
Marketin eta Enpresa Kudeaketan Goi Diplomaduna da Euskal Herriko Marketin Institutuan, Bachelor in Business (Enpresa Zientzietan Lizentziaduna) University of Hertfordshire, eta Enpresa Zuzendaritzan Masterra Mondragon Unibertsitatean (200).
Bere ibilbide profesionala hasi zuen 1998. urteko maiatzean Goazen Enpresak, S.M. eta Harreman, S.M. talde berekoak diren enpresetan. Horren ostean, Peñascal Fundazioan hasi zen orientatzaile-hezitzaile eta enpresa sustatzaile gisara. Geroago, Fundazio berean, partaide izan zen Administrazio eta Proiektu Kudeaketako Taldean 2007. urte arte, eta urte horretan hartu zuen Peñascal Taldearen gerentzia, 2013ko urtarrilean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegu Prestakuntza eta Diru-sarbideen Bermerako Zuzendari izendatu artean. Halaber, eta Eusko Jaurlaritzan izendatu bitartean, EAPN Euskadi - Pobrezia eta Giza Bazterketaren Aurkako Europar Sarearen presidentea izan zen, REAS Euskadi – Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarearen Batzarreko presidentea, BBK Solidarioaren Etika Batzordearen presidentea eta EAPN Euskadiko ordezkari Espainiako Hirugarren Sektoreko Plataforman.
-

LIDE AMILIBIA
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean Lizentziatua. 2003. urte arte lan egin zuen enpresa pribatuan eta bateragarri egin zuen lanbide profesionala bere udalerriko Bake Epaile izatearekin. 2003. urtetik ondorengo kargu desberdin hauen betekizuna hartu du bere gain Euskal Administrazio Publikoan: toki eta eskualdeko arloan eta 2013ko urtarriletik Euskal Jaurlaritzan.
Bere ibilbide publikoak beti izan du erlazioa Gizarte Zerbitzuekin. Bere gaur eguneko jardunaren aurreneko helburuetakoa da EAEn gizarte-zerbitzuen sistema homogeneo bat bermatzea, eta horren bidez berdintasuna bermatzea herritar guztientzat sistemaren zerbitzu eta prestazio horietara guztietara, eta gainera, Eusko Jaurlaritzaren eskumen diren arlo horietan guztietan kalitatezko gizarte-zerbitzuak sustatzea. Guzti hori, gizarte-zerbitzuetako sistema publikoaren garapenean partaide diren instituzio- eta gizarte-eragile guztiekin sare-lana sustatu eta berrindartzen.
-

LOURDES ZURBANOBEASKOETXEA
Medikua. Bartzelonako Unibertsitatearen Gerontologia Aplikatuko Masterra. Madrilgo Konplutentse Unibertsitatean Bioetikan Magister. Bere ibilbide profesionala garatu du Gizarte Ekintzako mediku gisara, eta gehienbat aritu da pertsona adindu eta ezgaitasuna duten pertsonen arlo sozio-sanitarioko ebaluazioak egiten, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintzako Sailaren arlo sozio-sanitarioko arduraduna izan da.
Gaur egun buru da Bizkaiko Foru Aldundiaren Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuan (Mendekotasuna eta Ezgaitasunak) eta Koordinatzailea da Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako arlo Sozio-sanitarioan. Irakasle laguntzailea da Deustuko Geriatria eta Gerontologia Masterrean eta EHUko Gizarte Eskuartze Masterrean. Bizkaiko Gizarte Eskuartzerako Etika Batzordearen presidentea.
-

MIREN GARCÍA CANGAS
Gizarte-langilea, orain dela 25 urtetatik ari da bere lanbide profesionala garatzen sozialki bazterturik dauden pertsonentzako arretan. Urte horietan guztietan nabarmentzen da etenik gabeko gizarte-arretarako Foru Zerbitzuaren teknikari-talde esperimentalean eta hiesak gaixoturiko pertsonen arretarako Bietxeak zentro aitzindariaren diziplinen arteko taldean buruturiko jarduna. 2004tik Gizarteratzeko Zentro eta Zerbitzu Programen Saileko arduradun da, eta bertatik sustatzen du gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen arretarako foru-ardurakoak diren baliabideen egituraren artikulazioa.
Aldi berean, partaide izan zen 2004. urtean Eusko Jaurlaritzak ezarritako diagnostiko eta eskuartze sozialerako lanabesa garatu zuen lan-taldean, eta aktiboki parte hartu zuen 2007an Bizkaiko Foru Aldundiak kaleratutako “Espezializatutako gizarte-zerbitzu eta gizarteratzeari buruzko koadernoak” idazten.
-

RAQUEL SANZ
Politika eta Administrazio Zientzietan (1999) eta Soziologian (2002) lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean Raquel Sanz. Doktoradutza du Unibertsitate berean Gobernu eta Azterketa Politiko Konparatuan. 2005. urteaz geroztik Eguía Careaga Fundazioaren SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroan lan egiten du. SIISen, pobrezia, drogamendekotasunak edota mendekotasunaren inguruko ikerketa ezberdinetan parte hartu du. Pobrezia eta Gizarte bazterketaren inguruan, duela gutxi parte hartu du Gipuzkoako Lurraldeareko Pobrezia eta Gizarte Bazterketaren inguruko lehen Inkestan eta Pobrezia Energetikoaren inguruko txostenean. Parte hartu duu, era berean, Etxerik gabeko pertsonen inguruan Donostian garatu den lehen txostenean eta baita EAEn etxe bazterketa larrian bizi diren pertsonen egoeraren inguruko lehen txostenean ere. Bolondres lanak egin ditu gainera etxerik gabeko pertsonen kontaketan Donostian 2011 eta 2012 urtetan.
-

SILVANA LUCIANI
Silvana Luciani SOS Arrazakeria Gipuzkoa / Mugak – Arrazakeria eta Xenofobiaren Dokumentazio Zentroko presidentea da. 2011 eta 2012. urteetan boluntario-lana burutu du Donostiako etxegabekoen zenbaketa osatu duen Kale Gorrian lan-taldean.
-

SUZANNE FIZPATRICK
Suzanne Fitzpatrickek Glasgow-ko Unibertsitatean 1998. urtean osatu zuen etxegabeko gazteen inguruko PhD doktoretza.
Unibertsitate horretako Ikerketa Urbanoen Departamenduko kargu batzuek bete ditu. 2003 eta 2010. urteen artean, Suzanne irakaslea izan zen Joseph Rowntreeko Etxebizitza Politikan eta York-eko Unibertsitateko Etxebizitza Politikako Zentroan. 2010eko uztailean lortu egin zuen Heriot-Watt Unibertsitateko Gizarte Politika eta Etxebizitzako Ikerketa Katedra eskuratzea. Etxegabeko eta bizitegi-bazterketaren ikerketan aditua da Suzanne, eta buruturiko lan askotan nazioarteko konparazioa jasotzen da. 2008 eta 2013 urteetan editore-burua izan zen International Journal of Housing Policy aldizkarian.
-

TXEMA DUQUE
Txema Duque Carro (Eibar, 1959) Gizarte Langintzan graduatua da, Kriminologian diplomatua eta master bat du Zaintza Aringarrietan. Drogen menpekotasunen eskuartzean esperientzia luzea izan ostean, partaide izan da Bilboko gizarte-larrialdietako udal-zerbitzuaren hastapeneko profesional-taldean (1999). 2003-2007 urteetako agintaldian Bilboko Udalaren Gizarte Ekintzako Zuzendariordea eta lehen-mailako arreta-zerbitzuko arduraduna izan da. 2008tik aurrerantzean Gizarteratze eta Gizarte Larrialdietako Sailaren buruzagitza betetzen du. Sail honi dagokio gizarte-bazterketa larria pairatzen duten pertsonentzako programen plangintza, koordinazioa eta ikuskaritza burutzea. Argitalpen eta zientzia-ekitaldi batzuetan artikulu eta kolaborazioak idatzi ditu aurretik deskribatutako ekimenen inguruan.
-

VOLKER BUSCH GEERTSEMA
Volker Busch-Geertsema Doktorea ikertzaile seniorra da Gizarte Ikerketa eta Gizarte Plangintza Berritzailearen Elkartean (GISS, Bremen, Alemania). Europako Etxegabekoen Behatokiko partaide izan da 1995. urtetik, 2009. urtetik elkarte horren koordinatzaile eta European Journal of Homelessness aldizkariaren editore-taldearen kide da.
Ikerketa-proiektu askotan jardun du aditu honek Alemania eta Europako etxegabekoen askotariko alderdiak aztertuz. 2011 eta 2013. urteen artean koordinatu du Europako Batzordeak finantzatutako “Housing First Europe” proiektua (PROGRESS programme). Gaur egun, Alemanian biztanle gehien duen Ipar Renania-Westfaliako eskualdean proiektu zabal bat burutzen ari da etxegabekoen egoerak prebenitzeko, ebaluazio batzuek burutzen ditu bizitegi-guneen inklusioaren inguruan, eta aholkularitza eskaintzen dio gobernuari etxegabekoen egoerak prebenitu eta gutxiarazteko eskualdeko ekimen-programan. Volker Busch-Geertsema Doktorea partaide da Europako Batzordeak, 28 estatu-kideetan, etxegabetze-aginduei loturiko etxegabeko egoeren prebentziorako 2015. urteraino finantzatutako proiektu bateko ikerketa-taldean.
