-

Laburpena
Etxerik gabekoek Bizkaian duten profilari eta beharrizanei buruzko ikerketaren azken txostena da hau; ikerketa horren zuzendaria Xabier Aierdi izan da, Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia Saileko irakaslea. Ikerketaren talde teknikoa Jose Antonio Oleaga eta Gorka Moreno irakasleek eta Iban Alonso de Armiño eta Iratxe Herrero soziologoek osatu dute. Kale lana 2008ko apirila eta iraila artean burutu zen: alde batetik, sektorean lan egiten duten profesionalekin elkarrizketak eta bestetik, 200 pertsona erabiltzaileei inkesta. Ikerketak erabiltzaileen ezaugarri eta profilei ematen die arreta berezia.
-

Laburpena
“Housing First” etxegabeko pertsonentzako arreta-ereduak oinarri hartzen du etxebizitza-problematikako eskuartze goiztiarra, eta eskaintzen zaizkie eskuragarri eta iraunkor izango diren etxebizitzak etxegabeko egoeran kalean edota larrialdi-baliabideetatik datozen pertsonentzat, gizarte- eta osasun-sostengu intentsiboa emanez. Sortzez, eredu hori zuzentzen da toxikomaniak edota buru-osasuneko nahasdurak dituzten pertsonentzat. Sei txosten hauek osatzen dute behin betiko txostena eta programaren Amsterdam, Budapest, Kopenhage, Glasgow eta Lisboako ebaluazioak.
-

Laburpena
Joan den abenduan Bruselan aterperik ezari buruz egindako biltzarra dela-eta, Feantsak egoerari buruzko txosten bikain hau argitaratu du gai honetan Europan dagoen esperientzia laburbilduz. Dokumentuaren hasieran fenomenoaren aniztasuna eta konplexutasuna aztertzen dira, eta, esate baterako, aterperik ezaren arrazoiak indibidualak edo egiturazkoak diren planteatzen zuen eztabaida zaharkitua geratu da, eta horren ordez bertsio integratuago bat hartu da, kontuan hartzen direlarik bi modu horietako faktoreak, fenomenoaren prozesu-izaera, ea sarbide eta irteera ibilbideak. ETHOS tipologiak laguntzen du azterketa zehatz bat egiten, bizitegi-bazterketaren egoera desberdinak nabarmentzen dituelako. Etxegabeko pertsonen profila ere aldatu egin da, eta maizago agertzen dira emakume, gazte, seme-alabak dituzten familiak eta migrazio-prozesuetan ibilitako pertsonak. Politikei dagokienez, txostenak nabarmentzen du tokiko eskuartzeak direla nagusi, betiere oinarriko premietara zuzentzen direlarik; eta aipatzen duenez, baliabide gutxi eta garaizko laguntza jaso eta erabiltzaileen iritziak aintzat hartzen dituzten programek baliabide gehiagokoen aldean emaitza hobeak izaten omen dituzte.
-

Laburpena
Gizarte-politiken eraginkortasuna lortzeko premiakoa da eskuartzea burutu nahi den errealitatearen ezaguera zehatzean oinarritzea politika horiek. Gizarte-bazterketa pairatu edo horren arriskuan dauden kolektiboen kasuan, ahal bezain besteko zehaztasunez kalkulatu beharko litzateke etxebizitzetako duen pertsona-kopurua, eta baita ere profil sozial eta demografikoa eta berauen premiak zeintzuk diren ezagutzea. Bizi duten egoeraren ondorioz, etxegabeko pertsonek osatzen dute “itxura hartzeko” talde zailenetako bat. Baliteke horrek azaltzea Espainian izandako azterlan monografikoen eskasia, baina horien artean nabarmentzen dira Espainiako Estatistika Institutuak (INE) 2003, 2005 eta 2006an buruturiko estatu-mailako inkestak. Aitzitik, txosten honetan espazio eta denborarekiko eskala desberdin bat hartzen da, izan ere, bere xedea hiri zehatz batean (Bartzelona), eta gau zehatz batean, kalean lo egiten duten pertsonak hobe ezagutzea baita. Xede hori lortzeko, ondorengo bi datu-iturrietara jotzen dute: batetik, ad hoc lan-talde batm bertan zenbaketa eta elkarrizketak bideratzen direlarik; eta, bestetik, aterpe eta kolektibo horri zuzenduriko beste zerbitzuetako erregistroak. Azterlan honetaz gain, liburuak gehigarri gisara dakar –modu laburtuan– Lleidan buruturiko antzeko beste lan bat.
-

Laburpena
Rough Sleepers Initiative programa abian jarri zuen 1997. urtean eskoziar gobernuak etxegabeko pertsona-kopurua hazi egin zela egiaztatzean. Txosten honek jasotzen du programa horren behin betiko ebaluazioa, eta bertan ondorioztatzen denez, ebidentzia kualitatibo eta estatistikoak badira RSI programak herrialdeko bizitegi-bazterketa modu hautemangarri batean gutxiarazteko gaitasuna izan zuela erakusteko.
-

Laburpena
Txosten honen oinarrian batez ere adierazitako datu-bilketa dago; hala ere, gogoan hartu dira azken urteetako azterketak eta proposamenak, hain zuzen ere Gizarte Ongizaterako Udal Batzordeko Larrialdietarako Ostaturako Azpibatzordeak egindakoak eta laburtutakoak.
Txosten hau dokumentu teknikoa da, eta 2011-2015 eperako helburu estrategikoak zehaztu nahi ditu. Jaso diren ondorio eta gomendioak testuinguruari estuki lotuta daude: Bilboko eta Bizkaiko errealitatea, estatu-mailan zein EAE testuinguruan, Europar Batasunak garatutako lan-ildoen arabera.
-

Laburpena
Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak argitaratu du azterlan bat udalerrian bizitegi-bazterketa larria pairatzen duten pertsonen errealitatea ezagutarazten laguntzeko xedez. Onartu Batzordeak sustatutako ekimen honek oinarri hartzen du Madril eta Bartzelona bezalako hiriburuen aurretiko esperientzia, eta zentsu-zenbaketa batean datza, gau zehatz batean etxerik gabe kaleetan daudenak kontuan hartuz. Kasu honetan, analisiak gehitu ditu lurralde historikoan aldi berean garai baterako ostatu eta eguneko arreta-zerbitzuetan hartutako pertsonak.
-

Laburpena
Etxerik gabe pertsonen errealitatea hobeto ezagutu eta zenbat diren zehazki jakitea ez da erraza, pertsona talde honek eanonimatua bilatu ohi du eta. Horrexegatik, 2006 urtean, eta New Yorkeko ereduari jarraiki, Madril izan zen Espainiar estatuko lehen hiria, eta Europeko lehenetakoa, bere kalean bizi ziren etxerik gabeko pertsonen kontaketa egin zuena. Azken kontaketa, seigarrena, 2012ko abenduaren 13ko gauean egin zen, eta bertan 915 hiritar boluntariok parte hartu zuten, 3 unibertsitate irakasleen zuzendaritzapean. 701 etxerik gabeko pertsonekin egin zuten harremana. Hauetatik 83 etziren kale gorrian topatu, baizik eta ospitaletako larrialdi aretoetan (2), tren geltokietan (32) eta aireportuan (49).
-

Laburpena
Txosten honetan jasotzen da 2013ko gau zehatz batean Bartzelonako Xarxa d'Atenció a Persones sense Llar osatzen duten erakunde, udal-administrazio eta boluntarioek buruturiko zenbaketaren emaitza. Zenbaketa horren xedea da hiriko etxerik gabeko pertsonen errealitatea hobe ezagutzea, betiere eskuartzea hobetu eta sarriegian kasurik egiten ez zaion gizarte-fenomeno hortaz herritarrak sentikor bihurtzeko xedez.
-

Laburpena
Martxoaren 23tik 24rako gauean, Kale Gorrian Lan Taldeko 100 boluntario baino gehiago Donostiako kale gehienetan zehar ibili ginen, banan bana, gaua igarotzen ari ziren pertsona guztiak aurkitzen saiatzeko asmoz. Pertsona horien artean esna zeudenei eta ados agertu zirenei galdetegi labur bat pasa genien, haien egoera hobe ezagutzeko helburuarekin.
Gau horretan eta hurrengo egunean, Gipuzkoan etxerik gabeko pertsonei bideraturiko 66 bizitegi-baliabideetan, Kale Gorrianekoek, baliabide horietako ohiko langileak garen pertsonen bidez zein boluntarioen bidez, baliabide horien erabiltzaile horiei guztiei ere beren egoera pertsonalaren inguruko galdeketa egin genien.
Landa-laneko bi egun horietan Donostiako etxerik gabeko pertsonen kopuru, ezaugarri eta egoerari buruzko datu eta informazio-andana bildu genuen. Datu hauen guztien azterketa erakunde espezializatu baten esku uztea erabaki genuen, agindua Eguía-Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroari emanez. Dokumentu hau lehenengo azterketa horren emaitza da, beste analisi asko egiteko nahikoa informazio dagoela uste dugun arren. Gure konpromisoa eskuratutako datuak publiko egitea da, edozein pertsona zein entitatek erabili ahal izan ditzan.
-

Laburpena
Etxerik gabeko pertsonen arretarako gizarte-politika estrategikoa finkatzeko sortu zuen Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak etxerik gabeko pertsonen arretari buruzko lankidetza-talde teknikoa. Talde horren baitan gogoeta- eta adostasun-prozesu bat garatu da eta ondorioak dokumentu honetan jaso dira. Testuak bi helburu bete nahi ditu: batetik, gaiari buruzko eztabaidan erreferentzia izatea eta, bestetik, etxerik gabeko pertsonen arretarako zerbitzuen planifikazioan eta ebaluazioan tokiko ad-ministrazioetako eta administrazio autonomikoetako arduradunei, politikariei eta teknikariei, bai eta, gizatalde honekin esku hartzen duten profesionalei ere, gida bat eskaintzea.
